Zaborra sailkatzeko ontzi berriak jarri dira ikastolan

2013-10-23

Aurreko asteburuan ikastolako mantenu taldeak zabor ontzi berriak jarri zituen ikastola inguruetan. Helburua zaborraren bilketa selektiboa egitea da. Horretarako zabor ontzi horiak jarri dira, plastikozko hondakinak jasotzeko, marroiak organikoa jasotzeko eta grisa errefusarentzat. Auzolanak berriro ere bere fruituak eman ditu eta denon lana da zaborra sailkatu eta ikastolaren inguruak txukun mantentzea. Agenda 21 eta ingurumen taldeek elkarlanean aurrera eman duten proiektu bat da. Zero zaborren inguruko lanketa egin da geletan eta hori ikastola inguruetan martxan jarri. Beraz hemendik aurrera denon esku dago, sailkatu zaborra.