Zaldiaren pausotan: natura eta ikaskuntza eskutik

2025-03-17

Batxilergoko 1. mailako ikasleek ekimen berezia egin dute, Arroa Goiko zalditegia bisitatuz.

Ekintza hau ikasleek beren borondatez antolatu zuten, eta aukera paregabea izan da naturarekin eta zaldiekin harreman zuzena izateko. Bisita honetan, ikasleek zaldien gainean ibiltzeaz gain, zaldiak zepilatzen eta hauekin ibili ostean, perrak garbitzen ere jardun dute. Hala ere, ekintza hau ez da soilik fisikoa izan; ikasleek zaldiak nola zaindu eta nola tratatu behar diren ikasi dute, eta horrela, ingurumenarekiko errespetua eta ardurazko jarrera lantzen ere aritu dira.

Ekimen hori natura eta ikaskuntza eskutik doazela erakusten duen adibide argia izan da. Jarduera desberdinen bidez, ikasleek praktikan jarri dituzte ikasitako teoriak eta elkarrekin partekatutako esperientziak. Zalditegiko lanak egiteak ikasleek ikaskuntza prozesu praktiko batean murgiltzea ahalbidetu du, eta aldi berean, ingurune naturalaren garrantziaz jabetzea.

Bisita honek, ikaskuntza eta natura uztartzen dituen esperientzia eskaini die ikasleei, eta ziur asko, oroitzapen bereziak utzi dizkie.