ZIENTZIA HEZKUNTZA proiektua

2017-03-31

DBH4ko gure ikasleentzat Zientziarekin lotutako eguna izaten ari da gaurko hau. Iraurgi Berritzen eta Elhuyarren eskutik goizean nanoteknologiari buruzko tailer batean parte hartu dute eta arratsaldean, bailarako beste ikastetxe batzuekin batera, Azkoitiko Plaza nagusian zientzia azoka txiki batean beraien proiektuak  ikusgai jarriko dituzte 17:00etatik 19:00etara. Animatu bertatik  bueltatxo bat eman eta proiektuetaz gozatzera.