Zinemaldia eta Gipuzkoako kostaldea, bikote bikaina

2024-09-30

Aurreko ostiralean, LHko ikasle gehienek zinemaz eta euskal kostaldeaz gozatzeko aukera izan zuten.

Aurreko ostiralean LH 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleak Zinemaldira joan ziren, zinemaz gozatu eta, bide batez, Donostia bisitatzera.

LH 5. mailakoak, ondoren, Getarira joan ziren. Bertan San Antongo arratoira igo eta hondartza inguruan jolasean pasa zuten eguna.

Ibilaldiak Lehen Hezkuntzan, ezagutzaren iturri!