Zinemaldiaren eta itsasoaren magia eskutik
2025-09-25
Aste honetan, LH 3. mailako ikasleek egunerokotasunetik atera eta bizipen aberasgarri batez gozatzeko aukera izan dute. Goizean Donostiako Zinemaldira joan ziren, film interesgarri batez gozatzeko, eta arratsaldean Orioko hondartzan eta jolas parkean ibili ziren.

Aste honetan, LH 3. mailako ikasleek egun berezia bizi izan dute: Donostiako Zinemaldira joan dira, film interesgarri bat ikustera. Zinema saioaz gozatzeaz gain, kulturak eskaintzen dituen balioak eta esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Goiza amaitu ondoren, Orioko hondartzan eta bertako jolas parkean ibili ziren, naturaz gozatzen eta elkarrekin jolasean arituz. Lehenengo ibilaldi honetan, kultura eta natura uztartu dira, bi esparruek ikasleen heziketan duten garrantzia nabarmenduz.
Egun osoko esperientzia aberasgarria izan da, non ikasleek, lagunartean eta ingurunea errespetatuz, ikasteko eta gozatzeko aukera izan duten.