Zuhaitz Eguna igandean

2022-02-17

Ekoetxea inguruko ibai ertzean zuhaitzak landatuz ospatuko da aurtengo Zuhaitz Eguna. Parte hartu nahi izanez gero, 10:30ean Ekoetxean egon beharko da. Animatu!

Datorren igandean, otsailak 20, ospatuko da aurtengo Zuhaitz Eguna. Azpeitiko Udalak eta Ekoetxeak elkarlanean antolatutako eguna da, eta herriko ikastetxeek eta herritarrek hartzen dute bertan parte. Aurten, zuhaitzak landatzean gain, landare inbaditzaileak kentzeko asmoa ere badute antolatzaileek. Herritarrak, bereziki haur eta gazteak, zuhaitzen eta basoen garrantziaren jabe egitea, eta haien zaintzan eta babesean euren parte hartzea sustatzea da egunaren helburua. Bi orduz arituko dira lanean, 10:30 – 12:30 bitartean.

Ikastolatik bertan parte hartzera animatzen zaitugu!