Zuhaitzen artean hazitako oroitzapenak
2025-05-22
Ikasturte amaiera gerturatzen ari dela-eta, LH 5. mailako ikasleek esperientzia paregabea bizi izan zuten Hontza Extrem abentura parkean eta Otxandioko herrian.




Goizetik abiatuta ikasleak naturaz inguratutako gune zoragarrian murgildu ziren, zuhaitz artean abentura eta ausardiaz beteriko ibilbideak eginez. Barre algarak, oihuak eta erronka txiki zein handiak partekatu zituzten lagunen artean, betirako oroitzapenez jositako eguna sortuz.
Eguerdian, Otxandioko herrira jeitsi eta han bazkaldu ostean, orientazio jolas dibertigarria egin zuten bertako plazan. Taldeka antolatuta, herriko kaleetan zehar pista bila aritu ziren, elkarlana eta arreta lantzen zuten bitartean.
Egun biribila izan zen, eta zalantzarik gabe, ikasleek ilusioz eta pozik gordeko dute bizipen hau bihotzean. Natura, abentura eta elkarbizitza uztartuz, ikasturte amaierako ibilaldia ezin hobea izan da!