Zuriñe Hidalgo abeslaria DBH 3ko ikasleekin

2021-04-27

Eusko Jaurlaritzaren Musikariak Ikastetxeetan programaren barruan, Zuriñe Hidalgok DBH 3ko ikasleak bisitatu zituen apirilaren 23an. Besteak beste, Hesian taldeko abeslari eta telebistako aurkezle moduan ezaguna den gasteiztarrak bere bizipenen berri eman zien ordu eta erdiko saioan. Nondik datorkion musikarako grina, zein izan den bere ibilbidea… adi entzun zuten ikasleek, eta lasai hitz egiteko tartea ere izan zuten.