Zuzendaritza Taldea Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen Jardunaldi Pedagogikoetan
2024-11-26Aurreko astean, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak antolatutako jardunaldi pedagogikoetan parte hartu du ikastolako Zuzendaritza Taldeak.
Topaketa horietan, Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorraren inguruko gogoeta sakonak eta aditu ezberdinen ekarpenak entzun eta aztertzeko aukera izan dute gure ikastolako ordezkariek. Jardunaldien helburua garbia izan da: hezkuntza-eredu propioa finkatu eta gure hezkuntza-komunitatea osatzen duten pertsonen garapena bultzatzea.
Hezkuntza Markoaren gako nagusiak
Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra gure hezkuntza-lanaren oinarria da, eta honek zehazten du zer garen, zer lortu nahi dugun eta nola lortu nahi dugun. Horretarako, honako elementu nagusiak identifikatzen dira:
- Ikastola-eredua: Nor garen eta gure hezkuntza-lana nola egituratzen dugun ulertzea.
- Pertsona-eredua: Hezkuntza Markoaren erdigunea, gure helburu nagusia hezi nahi dugun pertsona eredua zehaztea baita. Horren arabera egokitzen dira beste elementu guztiak.
- Printzipio psikopedagogikoak: Ikastolako hezitzaileen jarduera gidatzen laguntzen duten oinarriak.
- Hezkuntza-ildoak: Ikastolen artean partekatzen diren lan-ildoak, komunak eta bereziak uztartuz, ikastola bakoitzaren identitatea errespetatuz.
- Curriculuma: Euskal Curriculuma garatzeko egindako ibilbidea sakontzen, curriculuma eguneratzea eta ikasleen benetako beharrei erantzuteko bidea zabaltzen.
Etengabeko ikaskuntza eta lankidetza
Jardunaldi hauetan, Ikastolen komunitateak konpromiso argia erakutsi du etengabe hobetzeko eta ikasteko. Hezkuntza-proiektu sendoa lortzeko ezinbestekoa da lankidetza eta partekatutako ikuspegi bat izatea, eta horretan sakontzen jarraituko dugu, Ikastolen eredu propioa indartuz eta berrikuntzaren aldeko apustua eginez.
Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen jardunaldi hauek beste urrats bat dira gure hezkuntza-eredu propioa sendotzeko eta gure komunitateari merezi duen hezkuntza eskaintzeko bidean.