2026/2027 matrikula epea irekita!

Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba ezagutzeko hamaika arrazoi dituzu. Ezagutu nahi?

Gure proiektua egunerokotasunean nola bizi dugun, ikastolan familien parte hartzea nolakoa den eta gure metodologiaren beste hainbat ezaugarri ezagutu nahi badituzue, hurbildu zaitezte gurera lagun eta familiarekin! Hitzordua hartzeko jarri harremanetan ikastolako idazkaritzarekin (943151246/ikasberri@azpeitikoikastola.eus) edo esteka honetan hartu hitzordua.

2026/27 ikasturterako HH2tik DBH 4ra aurrematrikula epea zabalik otsailaren 2tik 13ra bitartean, biak barne.

Animatu gurekin bidea egitera!

Bazatoz?