2025-02-27

Diana Franco: Hezkuntz sistemaren ahots bateratua

Haurrei sakelako telefonoa emateko adina atzeratzeko helburuarekin, hainbat talde sortu dira azkenaldian Gipuzkoan, beraien artean “Aurrez aurre” taldea herrian bertan. Hain justu, haurrek pantailei ematen dieten «erabilera goiztiarrak eta desegokiak» kezkatuta, iaz hausnarketa prozesu bat hasi zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat guraso taldek. Prozesu horretatik sortu zuten Altxa Burua plataforma. Urtarrilean Altxa Buruak Gipuzkoako VI. Topaketa egin zuen Azpeitian. Ehun lagun inguru bildu ziren, gure ikastolako gurasoak eta zuzendariak. Gainera, Altxa Buruak kolektiboak Kanpaina Onenaren Argia saria jaso zuen. Guzti honen harira, zuek guztiokin partekatu nahi genuke Diana Francok Argia aldizkarian argitaratu duen artikulua; bertan, teknologiak hezkuntzan duen eraginaren inguruko bere hausnarketa partekatu du.

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer den inoiz ezagutu ez duenik bada, eta ahots xumearekin zer- bait ondo ez dagoela ulertzen duenean sei- nalatzen duena, bizitza hobetzeko bidean. Batzuetan, ohartu garenerako ahots xume hori ekintza antolatu bilakatu da eta ara- zoaren aurrean boteretzen joan da. Badira zenbait eremu non pertsona xumeok arreta handia jartzen dugun, gure bizitzetan eragina erraldoia baita: hezkuntza da horietako bat. Euskal Herrian dugun hezkuntza sistema oso anitza da, “mundu” ezberdinei arreta egiteko sortua. Gobernatzen gaituzten botereek guztiontzat ona den ezer egiteko gai ez dira izan oraindik. Errealitate horretan, eredu guztiak “txarrak” suertatu dira eraldaketa digitalen aurrean; hezkuntza sistema arduratuta dago. Hezkuntza sistemako parte garen ikasle, familia, irakasle, ikertzaile, kudeatzaileak… pixkanaka-pixkanaka arazoa seinalatzen hasi gara, eta gure artean partekatzen.

Azken urteetan hainbat mugimendu sortu dira: hala nola hezkuntza.librezale.eus eta altxaburua.eus. Bietan, hezkuntza sistema osatzen duten eragile guztietako adierazleak aurkitzen dira, eredu publikotik zein hitzartutik. Guraso elkarteen bileretan, mezularitza aplikazio ezberdinen kanaletan, medioetan… oihartzuna aurkitu du inoiz ez bezalako ahots bateratuak. Ikastetxeak, haurrak eta gazteak dituzten familia askoren bizitzen antolaketaren erdigune diren heinean, eskaeren jomuga izan dira. Adibidez, ikastetxeetan mugikorrak debekatzeko eskaera. Beste batzuk konplexuagoak dira: hezkuntzaren digitalizazio ereduaren inguruan hausnarketa sakona egitea, hezkuntza sistema osatzen dugunon datuak merkatugaitzat hartuko ez dituen eredu baten bidean. Denak dira garrantzitsuak