2023-09-11 Artezkaritza Kontseilua

Ongi etorri ikasturte berriari

2023-24 ikasturtea hasi berri dugu eta Artezkaritza Kontseilua osatzen dugun guztion aldetik, ongi
etorri beroena ikastolako guraso, langile eta ikasle guztioi.

Ilusioz ekin diogu aurtengo ikasturteari ere. Udan zehar Ikastolako txoko desberdinak eraldatu ditugu
ikasleen beharretara egokituz: ataria eta batxilergoko gelak. Beraz, ezin dugu aipatu gabe utzi, gure
ikastolak izan duen auzolana. Ederra izan da guraso eta langileak ikastolan zehar ikustea zuen
aletxoa jarriz. Mila esker!

Ikasturte honetan ere hainbat erronka ditugu mahai gainean: besteak beste, kulturartekotasuna,
hezkuntza lege berria eta Ikastolen elkarteko VII. batzarra. Horiez gain, ikasturtean zehar sortzen
diren beharrei ere erantzuten saiatuko gara. Ekinean elkarren berri izango dugulakoan agurtzen gara.

Besarkada bat.