Hedatze programa

HELBURUAK

Hedatze programaren helburu nagusiak honakoak dira:

  1. Eskaintza pedagogikoa sendotzea.
  2. Arlo akademikoan arazoak dituzten ikasleei arreta berezia eskaintzea.
  3. Ikasle etorri berrientzat euskara indartzeko saioak eskaintzea.
  4. Hezkuntza formala eta ez formala uztartzea.
  5. Ikasleen zaletasunak identifikatu eta garatzea.
  6. Ikastolako kideen partehartzea eta kohesioa sustatzea.

ERREFORTZUAK

  • Arlo akademikoan arazoak dituzten ikasleei errefortzu saioak eskainiko zaizkie. Saio hauetan, ikasle guztiek, etxeko lanak egin, zalantzak argitu eta ikasketa prozesuan behar duten laguntza jasoko dute.
  • Errefortzuetara etorri behar duten ikasleei beraiei abisatuko die tutoreak. Abenduaran 2an hasiko dira.
  • Errefortzutan edo tailerretan gelditu behar duten ikasleek, jangelan gelditzeko aukera izango dute bazkaltzen. (Jangelako zerbitzuarekin edo etxetik janaria ekarrita)

ORDUTEGIA (ikusi esteka).

ZALETASUN TAILERRAK

Ikasle guztientzako tailer ezberdinak aurreikusi dira 2024-2025 ikasturterako, eta tailer horiek komunitateko kide ezberdinen artean antolatuko dira:

  • Irakasleak.
  • Gurasoak: Gurasoek aukera izango dute tailerrak eskaintzeko. Aurreko ikasturtean, maiatzean, herriko hiru ikastetxeetako ikasleentzat antolatu ziren tailerren moduan izango da eskaintza zabal bat.

Bigarren ebaluazioan honetan bi tailer eskainiko ditugu printzipioz Ikastolan:

Ebaluazioan zehar zaletasun tailer gehiago antolatuko balira, sail honetan emango da beraien berri.