Animatu Korrikan lekukoa eramatera!

18 martxoa , 2026 | Izen emateak eta online eskaerak

Artezkaritza Batzordeak gonbidapena luzatu nahi die ikastolako gurasoei: Korrikaren 24. edizioan ikastolako gurasoen izenan lekukoa eramateko ohorea izatea.

Ohiturari jarraituz, Korrika Azpeititik igarotzean martxoaren 28an gure ikastolako guraso batek hartuko du lekukoa kilometro batez. Zehazki, 3050. lekukoa izango, Irurena sarreratik Landetako gasolindegira bitartean, 16:25etik 16:34ra.

Parte hartu nahi duten gurasoek izena eman dezakete martxoaren 25a baino lehen, bi bide hauetako bat erabiliz: mezu elektronikoa bidaliz (ikasberri@azpeitikoikastola.eus posta elektronikora) edo idazkaritzara bertaratuz.

Animatu eta parte hartu euskararen aldeko ekimen honetan!