Artezkaritza Batzordea osatzeko hautagai-proposamena – 2025eko Batzar Orokorra
Aurtengo Batzar Orokorra 2025eko abenduan ospatuko da, eta, horren harira, Artezkaritza Batzordeko kideak berritzeko garaia iritsi da. Oraingoan, bost bazkide erabiltzaile eta bazkide laguntzaile bat berritu behar dira.
Hautagaiak aurkezteko epea urriaren 27an amaituko da. Hortaz, zuen proposamenak garaiz helaraztea eskertuko genizueke. Hautagaitzak aurkezteko galdetegia hemen.
Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da gure komunitatearen kudeaketa partekatuan aurrera egiteko. Anima zaitezte hautagaiak proposatzera edo zuen burua aurkeztera!
Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik eta konfidantzagatik.
Artezkaritza Batzordea
