Artezkaritza Batzorderako norbere hautagaitza aurkezteko epea zabalik (azaroak 21)

13 azaroa , 2025 | Izen emateak eta online eskaerak

Zabalik dago artezkaritzara norbere hautagaitzak aurkezteko epea. Gogoratu zuen parte-hartzea ezinbestekoa dela gure ikastolaren etorkizuna elkarrekin eraikitzen jarraitzeko.

Zuen esperientzia, iritziak eta ideiak oso baliotsuak dira, eta artezkaritzan parte hartzeak aukera emango dizue ikastolako erabakietan aktiboki laguntzeko.

📅 Izena emateko azken eguna: azaroaren 21a (Idazkaritzan).