Bihotz Berdeak (Ekoetxea)
Bihotz Berdeak programaren edizio berria abian da!
Kutxa Fundazioak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Real Sociedad Fundazioak elkarlanean antolatutako ekimen honek 12 eta 15 urte bitarteko gazte naturazaleei zuzenduta dago.
📅 Urritik ekainera, hilean behin igande goizetan, Gipuzkoako natura-inguru ederretan barrena ibiliko dira. Mikologia, geologia, ornitologia, herpetologia, espeleologia… eta beste hainbat diziplina praktikan jarriko dituzte, betiere aditu baten gidaritzapean. Egitaraua ondorengoa da:
- Urriak 26: Orientazioa
- Azaroak 23: Mater Ontzia
- Abenduak 14: Paleontologia
- Urtarrila: Asteburua Naturan
- Otsaila: Espeleologia
- Martxoa: Ornitologia
- Apirila: Geoparkea
- Maiatza: Herpetologia
- Ekoaktibismoa (datak zehazteke):
· Lurpea Garbi
· Gnat
· Itsaspeko zinea
· Haritzalde
Helburua?
Gazteen jakintza, jakin-mina eta naturarekiko grina elikatzea, giro atsegin eta parte-hartzailean.
🟢 Zure seme-alabak naturarekiko interesa badu, hauxe da bere lekua.
🟢 Eta inguruan horrelako gazteren bat ezagutzen baduzu, zabaldu mezua!
Aurtengo ediziorako aurrematrikula epea zabalik dago jadanik ondorengo estekan.
