Errigorarekin bat eginez, ureztatu euskararen zuhaitza (Azaroak 13)
Gaur, urriaren 23an, jarri da martxan Errigoraren udazkeneko kanpaina, eta aurtengoan, leloak berak dioen bezala: “EZINBESTEKOAK EUSKARARENTZAT AGERREAN”.
Euskara Nafarroa hego eta erdialdeko herrietan sustraitu eta loratu dadin, ezinbestekoak dira tokiko ikastolak, AEK, Sortzen eta Agerraldia bezalako eragileak. Eta zuek ere bai, zuen ekarpen txikiak eragin handia duelako.
Zergatik parte hartu?
š³ Zuhaitz baten modukoa da euskalgintza Agerrean:
- Ikastolak dira sustraiak, gure haurrei lehen hitzak euskaraz ematen dizkietenak.
- AEK da enbor sendoa, helduei euskara bizitzeko aukera ematen diena.
- Sortzen eta Agerraldia dira adarrak eta hostoak, euskarak hegan egin dezan kiroletan, aisialdian, kalean…
Hiru saski mota daude aukeran: (
- Beltza (ikusi saskia hemen) 60ā¬
- Berdea (ikusi saskia hemen) 65ā¬
- Gorria (ikusi saskia hemen) 70ā¬
Salmentaren %25 zuzenean bideratuko da ikastola eta euskalgintza proiektuetara, gure seme-alabei bide sendo bat zabaltzeko.
š Zuen ekarpenarekin:
- Argia Ikastola (Fontellas) eta beste hainbat ikastola lagunduko ditugu.
- AEK-ko ikasleek āErrigora bekariā esker matrikula merkeagoa izango dute.
- Faltzesen, Tuteran edo Mendigorrian bezalako herrietan euskarak espazio berriak irabaziko ditu.
š„ Eta bide batez, bertako produktuak kontsumituko ditugu: 22 ekoizleren lanarekin osatutako saskiak, elikadura burujabetzaren alde.
Gurasook badakigu zein garrantzitsua den gure haurrek euskaraz bizitzea, ez soilik eskolan, baita eskolatik kanpo ere. Zuen ekarpen txikiak ekosistema oso bat indartzen du.
Eman pausoa, bat egin elkartasun sarearekin.
š¦ Erosi Errigorako saskia eta egin zure ekarpena euskararen etorkizunerako.
ESKAERA: Eskaera egiteko sartu webgunean edo eskuorria eskatu ikastolan. Epea azaroak 13an amaitzen da.
Informazio guztia eskuragarri duzueĀ eskuorrian.
IKASTOLAN JASOTZEKOĀ Ā Ā ERRIGORA webgunean eskaera egitean aukeratu BANAKETA GUNEAN gure Ikastolaren izena.
Euskarari puzka bat ematea, gure seme-alaben biharko mundua eraikitzea da.

