Etorri euskarara! (gurasoentzako euskara ikastaro bereziak) (irailak 25)

17 iraila , 2026 | Izen emateak eta online eskaerak

Aurten ere, Udalak eta UEMAk, “Euskara eta kulturartekotasuna” egitasmoaren barruan, euskaraz ez dakiten gurasoentzat ikastaro bereziak antolatu ditu.

📌 Zergatik bereziak?

  • Haurren ikas-ibilbidea eta gurasoen arteko harremanak oinarri.
  • Hizkuntza erabilgarria eta praktikoa: ahozkoa eta ulermena landuko dira, guraso euskaldunekin euskarazko elkarrizketak egiteko entrenatuz. Hiztegia eta egoera komunikatiboak berezituak.
  • Ikastaro arinak eta beharretara egokituak.

📅 Noiz eta non?

  • Urritik ekainera, astean bi egun, eskola ordutegian, eta ahal bada ikastolan bertan.
  • Doakoak dira, udalak ordainduko duelako.

📝 Izena emateko:

  • Ikastolako idazkaritzan.

Ez galdu aukera!
Euskara ikasi eta izan zure seme-alaben bidelagun!