Gaztelekua eta Ludoteka martxan berriro (irailak 29-30)
Udako oporraldiaren ostean, martxan dira berriro Udal Gazteria Sailaren zerbitzuak: Iturritxiki eta Txiki Txoko Ludotekak (HH5–LH6) eta Udal Gaztelekua (DBH1–Batxilergo 2). Haur, nerabe eta gazteen heziketa prozesuan bidelagun izateko sortutako zerbitzu hezitzaileak dira.
📌 IZEN-EMATEAK
Ludoteka (HH5–LH6)
- Noiz: Irailaren 22tik 26ra (biak barne)
- Arratsaldez: Egunero, 15:30 – 19:00
- Goizez:
- Iturritxiki: Asteartea eta osteguna, 10:00 – 12:00
- Txiki Txoko: Asteazkena eta ostirala, 10:00 – 12:00
- Non: Ikasturtean parte hartuko den Ludotekan
- Kuota: 25€ urte osorako
- Oharrak: Zalantzak bertan argituko dituzte hezitzaileek.
Gaztelekua (DBH1–Batx.2)
- Noiz: Irailaren 24tik 26ra
- Arratsaldez: 15:30 – 19:00 (hiru egunetan)
- Goizez: Irailaren 25ean (osteguna), 9:30 – 13:30
- Kuota: DOAN
- OHAR GARRANTZITSUA:
DBH1eko eta erabiltzaile berrien gurasoek nahitaez bertaratu behar dute izen-ematera.
📅 Zerbitzuen irekiera datak
- Ludotekak: Irailaren 29an
- Gaztelekua: Irailaren 30ean
📞 Informazio gehiago:
- Gazteria Saila: 943 15 71 61
- GIB: 943 15 71 60
