Gure haurrak ere badira: boluntario moduan izen emateko aukera (urriak 25)
“Gure Haurrak ere badira” ekimenak urriaren 25ean, Bilbon egingo duen mobilizazioan antolakuntza-lanak aurrera eramateko boluntarioak behar ditu.
Horretarako, laguntzeko prest zaudetenok ondorengo inprimakia bete behar duzue jarraian duzuen estekan.
Eskertuko genizueke inprimaki hau zuen inguruan zabaltzea, eta mesedez, azpimarratu nahi dugu inprimakia soilik bete dezazuela benetan konpromisoa hartu dezakezuen pertsonek.
Aldez aurretik eskerrik asko zuen laguntzagatik eta parte-hartzeagatik!
