“Gure Haurrak ere badira” manifestaldirako autobusa
Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan bezala, urriaren 25ean “Gure Haurrak ere Badira” ekimenaren baitan manifestazioa egingo da Bilbon, haur palestinarren aldeko elkartasuna adierazteko. Irakurri manifestua ondorengo estekan.
Egun osoan zehar elkartasun ekintzak eta jarduera bereziak izango dira, eta arratsaldeko 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuko da manifestazio nazionala.
Ikastolen komunitatea osatzen dugun guztion parte-hartzea bultzatu nahi dugu, eta horretarako, ikastolatik autobus zerbitzua eskainiko da Bilbora joan-etorria egiteko.
📍 Irteera: 15:30ean, anbulategitik
📍 Itzulera: 20:00ak inguruan, Bilbotik
Prezioa:
- 7 € gure ikasleentzat
- 13 € gainerakoentzat
📝 Izen-ematea eta ordainketa:
Ikastolako idazkaritzan, urriaren 22a baino lehen, 13:00ak arte.
Gomendatzen dugu garaiz izena ematea, leku-kopurua mugatua izango baita.
Elkartasuna hezkuntzatik ere eraikitzen da. Zatoz gurekin!
