Hedatze proiektua: bigarren ebaluazioa (Abenduak 1)

27 azaroa , 2025 | Izen emateak eta online eskaerak

Bigarren ebaluazioaren hasierakin batera, Hedatze programaren bigarren fasea martxan jarriko da abenduaren 1etik aurrera. Errefortzu tailerrak eta lau zaletasun tailer (Sasoiko tailerra, Haur Hezkuntzako aisialdiko begirale tailerra, Lehen Hezkuntzako bidelagun tailerra eta jostun tailerra) martxan izango dira, beraz, hurrengo astetik aurrera.

Zaletasun tailer berriak martxan jarriko balira, aurrerago izango duzue beraien berri.

Hedatze programari buruzko informazio guztia ondorengo estekan duzue ikusgai.