Ikastolen Elkartearen 29. jardunaldi pedagogikoak (azaroak 26)

13 azaroa , 2025 | Izen emateak eta online eskaerak

Ikastolen Elkarteak 29. Jardunaldi Pedagogikoak antolatu ditu azaroaren 26an, Donostiako Kursaal jauregian. Aurtengo jardunaldien arlo nagusia hezkuntza inklusiboa izango da: ikasle guztientzako kalitatezko eta ekitatezko hezkuntza bermatzeko bidean sakontzea.

Egun horretan, hainbat adituk parte hartuko dute inklusioaren inguruko esperientziak, erronkak eta praktika onak partekatuz. Bereziki azpimarratuko da profesionalen eginkizuna eta helduon begiradaren garrantzia, baita prestakuntza eguneratuaren beharra ere.

Egitaraua (azaroak 26, Kursaal):

  • 09:30–10:00 Harrera eta dokumentazio banaketa
  • 10:00–10:30 Irekiera
  • 10:30–11:30 Serge Ebersold: “Irisgarritasuna, norbanakoari egokitutako eskola inklusiboaren baliabidea”
  • 11:30–12:00 Atsedena
  • 12:00–13:00 Ane Urizar Zugazagoitia: “Euskaldun guztiak ez gara zuriak”
  • 13:00–14:30 Bazkaltzeko tartea
  • 14:30–15:30 Mel Ainscow: “Hezkuntzan praktika inklusiboak sustatzen: nazioarteko esperientzietatik ateratako ikasgaiak”
  • 15:30–16:30 Uxue Fernandez Lasa: “Inklusioa jarduera fisikoan: argi-itzalak”
  • 16:30–16:45 Itxiera

Prezioa: 50 € pertsonako.
Izena emateko erabili ondorengo esteka.

Animatu parte hartzera eta elkarrekin hausnartzera gure hezkuntza inklusiboago baten alde!