Kilometroak 2025: boluntario eskaera (irailak 18)
Urriaren 5ean ospatuko da aurtengo KILOMETROAK jaia, eta Elgoibarko Ikastolatik gure laguntza eskatu dute. Dakizuenez, festa honen oinarria AUZOLANA da, eta guztion parte-hartzea ezinbestekoa da egun borobila osatzeko!
Bereziki, TXOSNETAN lan egiteko boluntarioak behar dira, eta horretarako irailaren 18ra arte izango duzue aukera izena emateko.
👉 Hona hemen izena emateko esteka.
Anima zaitezte parte hartzera, eta elkarrekin ospa dezagun euskararen eta ikastolen aldeko jaia!
Zure laguntza, gure indarra!