Kilometroak 2026: boluntario eskaera (irailak 18)
Urriaren 4ean ospatuko da aurtengo KILOMETROAK jaia, eta Lazkaoko Ikastolatik gure laguntza eskatu dute. Dakizuenez, festa honen oinarria AUZOLANA da, eta guztion parte-hartzea ezinbestekoa da egun borobila osatzeko!
Bereziki, TXOSNETAN lan egiteko boluntarioak behar dira, eta horretarako irailaren 18ra arte izango duzue aukera izena emateko.
Hona hemen izena emateko esteka.
Anima zaitezte parte hartzera, eta elkarrekin ospa dezagun euskararen eta ikastolen aldeko jaia!
Zure laguntza, gure indarra!
