Kilometroak: autobusean izen ematea (Urriak 2)

23 iraila , 2026 | Izen emateak eta online eskaerak

Gogorarazten dizuegu aurten Kilometroak urriaren 4an ospatuko dela Lazkaon, eta ikastolatik autobus zerbitzua antolatuko dela bertara joateko.

Hona hemen informazio garrantzitsua:

  • Eguna: urriak 4, igandea
  • Irteera: 08:00etan, anbulategi aurretik
  • Itzulera: 19:30ean, Lazkaotik
  • Prezioa:
     - 7 € gure ikasleentzat
     - 13 € gainerakoentzat
  • Izen-ematea eta ordainketa: Ikastolako idazkaritzan, urriaren 2a baino lehen, 13:00ak arte.

Gogorarazten dizuegu garaiz izena ematea ezinbestekoa dela lekuak antolatzeko. Animatu eta parte hartu Gipuzkoako ikastolen jaian!