Korrika 2026: Haurrentzako ekintzak Azpeitian (Martxoak 28)

26 martxoa , 2026 | Izen emateak eta online eskaerak

Korrika Azpeitian dela-eta, datorren martxoaren 28an, goizez, herriko Korrika taldeak hainbat ekintza antolatu ditu LH6tik beherako haurrentzat.

Antolatutako jardueren artean honakoak izango dira:

  • Orientazio proba txiki bat
  • Aurpegi margoketa
  • Marrazketa
  • Bestelako ekintza ludikoak

Ekintzetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, ondorengo estekan duzue izen-emate orria.

Animatu zuen seme-alabak parte hartzera eta gozatzera!