Oraindik zabalik Artezkaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea (Urriak 27)
Gogorarazi nahi dizuegu oraindik irekita dagoela Artezkaritza Batzordeko hautagaitzak aurkezteko epea. Aurtengo Batzar Orokorra 2025eko abenduan ospatuko da, eta bertan bost bazkide erabiltzaile eta bazkide laguntzaile bat berrituko dira.
Hautagaitzak aurkezteko azken eguna urriaren 27a da, beraz, oraindik baduzue aukera zuen burua edo beste norbait proposatzeko.
👉 Hautagaitza aurkezteko galdetegia hemen
Gure komunitatearen kudeaketa partekatuan zuen parte-hartzea funtsezkoa da. Zuen ideiak, ikuspegiak eta energia berriak behar ditugu aurrera egiteko eta guztion artean gure proiektuari sendotasuna emateko.
Anima zaitezte parte hartzera!
Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik eta konfiantzagatik.
Artezkaritza Batzordea
