Sorgin Orratzak: Kultur Sormen Laborategia (LH 3-LH 6) (irailak 20)

10 iraila , 2026 | Izen emateak eta online eskaerak

Berriro zabaldu da Sorginorratzak ekimenaren bigarren edizioan izena emateko epea

Sorginorratzak, gaztetxoen kultur sormen laborategiak bigarren edizioa izango du 2026-2027 ikasturtean. Uztaileko lehen epearen ondoren, berriro zabaldu dute izen-ematea ikasturte berriari begira azken plazak betetzeko: irailaren 20ra arte egongo da izena emateko aukera.

🧵 Zer da SORGIN ORRATZAK?

Azpeitiko hiru ikastetxeetako guraso elkarteetako ordezkariek abiatutako eskaintza herrikoia da Sorginorratzak. Kulturaz Kultur Kooperatibarekin elkarlanean eta Azpeitiko Udalaren babesarekin, herriko kultur dinamika oparoa babestea da proiektuaren helburua. Kultur sormen praktikekin gure gazteengana iritsi nahi dugu ikastetxeetako hezkuntza eskaintza osatu eta aberasteko. Sorginorratzak proiektuan, kultur edukiak eta eskualdeko sortzaileak herriko gaztetxoekin harremanetan jartzen ditugu, batera esperientzia aberasgarriak sortzeko. Informazio osagarria hemen.

📌 Antolaketa:

  • Adina: 8-12 urte (LH3-4koekin talde bat eta LH5-6koekin beste bat)
  • Lekua: Dinamoa Sormen Gunea
  • Eguna eta ordua: 
    • Asteazkenak 17:15etatik 18:15etara LH3 – LH4ko ikasleak
    • Asteazkenak 18:30etatik 19:30etara LH5 – LH6ko ikasleak
  • Iraupena:
    • Astean ordubeteko saioa
    • 4 asteko tailer bakoitza (4 saiokoak)
    • Ikasturtean zehar, 8 tailer desberdin (guztira 32 saio)
    • Lau sormen eremu nagusi jorratuko dira

– Kostua:

  • Ikasturte osoa: 160 €

📝 Izen-ematea:

  • Irailaren 20a bitartean ondorengo estekan
  • Plazak mugatuak dira! (lehentasun hurrenkeran)