Urriaren 25eko manifestaziorako autobusaren izen-ematea zabalik oraindik! (Urriak 24)

22 urria , 2025 | Izen emateak eta online eskaerak

Gogorarazten dizuegu oraindik garaiz zaudetela urriaren 25eko Bilboko manifestaziorako autobusean izena emateko. “Gure Haurrak ere Badira” ekimenaren baitan egingo den manifestazio honetan, haur palestinarren aldeko elkartasuna adieraziko dugu, eta ikastolen komunitate osoaren parte-hartzea sustatu nahi dugu.

📍 Irteera: 15:30ean, anbulategitik
📍 Itzulera: 20:00ak inguruan, Bilbotik
💶 Prezioa:

  • 7 € gure ikasleentzat
  • 13 € gainerakoentzat

📝 Izen-ematea eta ordainketa: Ikastolako idazkaritzan, urriaren 24a baino lehen, 13:00ak arte.
⚠️ Leku-kopurua mugatua denez, gomendatzen dugu ahalik eta lasterren izena ematea.

Elkartasuna hezkuntzatik eraikitzen da. Zatoz gurekin Bilbora!