Zazpi jauziz, herri bat!
Gure Eskuk «Zazpi jauziz, herri bat» ekimena aurkeztu du, urriaren 25ean, 12.00etan, Euskal Herriko zazpi hiriburuetako plazetan egingo duena, Maulen, Donibane Garazin, Baionan, Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon. Dantzaren bidez, lurraldeen arteko kohesioa eta «herri gisa eman beharreko jauzia» irudikatuko dituzte.
Gure Eskuren esanetan, dantza «ez da soilik adierazpen kultural bat», baizik eta «herri memoria transmititzeko eta komunitatea eraikitzeko tresna» ere bada. Horregatik, plazan dantzatzea «elkarrekin agertzea» eta «gorputzen bidez herri bat garela erakustea» dela nabarmendu zuten, baita «belaunaldien arteko lotura eta lurraldeen arteko harremana biziberritzeko» modu bat ere.
Gogoan izan izena ematea ez dela derrigorrezkoa ekimenean parte hartzeko, aforoaren estimazio bat egiteko erabiliko da eta ekimena sustatu nahi duenak ere, badu borondatezko ekarpenak bertatik egiteko aukera. Bertaratzekoak bazarete eta izena eman nahi baduzue, hemen egin dezakezue.
