Zirimola udalekuak: eskaintza eta beka eskaera (otsailak 15)

12 otsaila , 2026 | Izen emateak eta online eskaerak

Zirimolak – Ikastolen Aisialdi Taldeak– 2026ko udako kanpainaren aurkezpena egin du, eta pozik partekatu nahi ditugu aurtengo berrikuntza nagusiak zuekin.

Aurten bi neurri garrantzitsu jarri dira martxan, helburu argi batekin: Euskal Herriko haur eta gazte guztiek euskarazko aisialdi hezitzaile eta inklusiboaz gozatzeko aukera berdinak izatea.

1. Euskarazko plazen eskaintza handitzea
Alde batetik, euskarazko plazen kopurua handitu da, haur eta gazte gehiagok euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten udako aisialdian ere.

2. Beka sistema propioa martxan
Bestetik, zaurgarritasun egoeran dauden familiei zuzendutako beka sistema propioa jarri da abian, parte-hartzea errazteko eta inor atzean gera ez dadin.

Udalekuei buruzko informazio orokorra eta eskaintzaren xehetasunak ondorengo estekan aurkituko dituzue (izen-ematea martxoaren 4an irekiko da).

Beka sistemaren baldintzei eta irizpideei buruzko informazioa hemen duzue.

Eta beka eskaera egiteko inprimakia esteka honetan aurkituko duzue.

Animatu zuen seme-alabei euskarazko aisialdi aberasgarri eta hezitzaile batean parte hartzera!

Edozein zalantza izanez gero, galdetu mesedez idazkaritzan.