KIVA Programa

KiVa Eskola-jazarpena prebenitzea eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egitea xede duen proiektua da. Kiussamista Vastaan (jazarpenaren aurka) hitzetatik dator KiVa izena eta bere esanahia “atsegina” da. Finlandiako Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako programa da eta eskolan jazarpena murriztu eta ongizatea hobetzen duela frogatu da. Ikastolako egoeraren eta denborarekin gertatzen diren aldaketen etengabeko jarraipena ere egiten du.

  • Eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen egoerak murrizteko, KiVa ikasgaiak landuz,. ikasleek jazarpenari aurre egiteko bideak ikasten dituzte.

KiVa ikasgaian, ikasleek, jazarpen egoerei aurre egiteko moduak eta estrategiak ikasten dituzte, giza harremanetan errespetuak duen garrantzia, taldean kide bakoitzak jokatzen duen papera edo rola… KiVa programa 10 ikasgaiz osatuta dago eta hilean ordubeteko bi saio izaten dituzte jarduera ezberdinak egiteko (eztabaidak, taldeko lana, film laburrak, rol jokoak…). Ikasgaien osagarri gisa, KiVa ordenagailu-jokoa ere erabiltzen dute. Ikastolako geletan eta korridoreetan KiVa posterrak daude eta jolas orduetan gune ezberdinetan irakasleek KiVa txalekoa jantzita izaten dute, programa etengabe presente dagoela ziurtatzeko.

  • Jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko, KiVa taldeak eta gelako irakasleak elkarrekin lan egiten dute.

Ikastolan –KiVa talde- bat dago. Bere helburua taldera iristen diren kasuen balorazioa egin eta jazarpen kasuetan eskuhartzea egitea da. Horrez gain, egoeran inplikatuak izan diren haur eta nerabeen jokabide aldaketa bultzatzea eta beste ikasleak biktimari babesa ematera animatzea da. Helburu nagusia jazarpena gelditzea da.