Korrikaren testigua, eskuz esku!
Korrikaren eguna iritsi aurretik, girotzeko hainbat ekintza burutuko ditugu ikastolan.
Horietan lehena Korrikarekin zerikusia duen murala osatzea izango da. Muralaren osaketa mailaz maila egingo da eta maila bakoitzak bere leloa sortuko du.
Murala osatzeko prozeduran maila bakoitzetik ordezkari bat jaitsiko da ikastolako sarrerara testigua eskuz esku pasa eta muralari hasiera emateko. HHkoek euren leloa jarriko dute, testigua eurek hartuz.
Hasi dadila testigua eskuz esku!
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
Bigarren Hezkuntza
Batxilergoa