26-27 egutegia eta uztaileko txostena
Urtero bezala, hurrengo ikasturteari buruzko txosten zehatza uztailean bidaliko dizuegu, ikasturtearen antolaketari, egutegiari eta bestelako informazio garrantzitsuei buruzko xehetasun guztiekin.
Aurten, ordea, Eusko Jaurlaritzako antolaketa kontuak direla eta, oraindik ez dugu jaso 2026-2027 ikasturterako behin betiko egutegia. Horrenbestez, ezin dizuegu une honetan ikasturte hasierako data eta egutegiaren inguruko informazio zehatzik helarazi.
Egutegi ofiziala jasotzen dugun bezain laster, beharrezko informazioa helaraziko dizuegu, eta uztailean jasoko duzuen txostenean jasoko dira datorren ikasturtearen xehetasun guztiak.
Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta lankidetzagatik.