Arberoa Ikastolaren aldeko elkartasun kanpaina

13 azaroa , 2025 | Oharrak

Nafarroa Beherako Donamartinin kokatutako Arberoa Ikastolak zoritxarrez suak suntsitu zuen pasa den urtean, eta oraindik ere bidea luzea dute ikastola berriz martxan jartzeko. Egoera honetan, gure elkartasuna eta babesa ezinbestekoak dira.

Horregatik, Arberoa Ikastolak arropa salmenta solidarioa jarri du martxan, bildutako diruarekin berreraikuntza lanetan laguntzeko.

Gogoratu 115 ikastola garela Euskal Herri osoan, sare sendo bat osatzen dugula eta gure indarra elkartasunean datzala.

Anima zaitezte eta parte hartu ekimen honetan!
Arropa katalogoa ikusteko eta eskaerak egiteko esteka hemen duzue.

Eskerrik asko bihotzez zuen laguntzagatik eta babesarengatik.
Guztion artean, Arberoa Ikastola berriro indarrez altxatuko da! 🌿