Arratsaldeak ikastolan: ohar garrantzitsuak
Ikasturte hasiera honetan, arratsaldeko jardueren inguruan antolaketa egokia bermatzeko, honako ohar hauek kontuan hartzea eskertuko genizueke:
- Komunaren erabilera: 17:00etatik aurrera, aretoko komuna erabili beharko da.
- Eskolaz kanpoko tailerrak: jarduera hauetan parte hartzen duten ikasleek kanpoan itxaron beharko dute, eta hezitzaileak jasoko ditu bertan, jarduera hasi aurretik.
- Jangela erabilera: gogorarazten dizuegu 19:00ak arte egongo dela irekita.
Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta lankidetzagatik.
Zuzendaritza