Azpeitiko Domusa Teknik-40MLK lasterketa: aparkalekua eta ataria ez erabilgarri (maiatzak 9)
Jakinarazten dizuegu datorren maiatzaren 10ean Azpeitian DOMUSA TEKNIK – 40 MLK lasterketa ospatuko dela. Hori dela-eta, gure Ikastolako instalazioak erabiliko dituzte antolatzaileek ostiraletik aurrera, eta espazio batzuk ez dira erabilgarri egongo.
Hona hemen kontuan hartu beharreko oharrak:
- ATARIA: Karabanak aparkatzeko erabiliko da. Mesedez, atariko gunea hustu 17:00etarako.
- APARKALEKUA: Lasterketaren antolakuntzarako erabiliko da. Aparkalekua hustu 15:00etarako.
Mesedez, errespetatu adierazitako orduak eta lekuen erabilera, lasterketaren antolaketa egoki garatu dadin.
Eskerrik asko zuen lankidetzagatik eta ulermenagatik.
