Azpeitiko Ekoetxea: Bota aurretik eraldatu!

11 apirila , 2024 | Oharrak

Jakin nahi al duzue nola egin erakargarriagoak etxean baztertuta dituzuen gauzak? Seguru etxean hainbat gauza baztertua dituzuela eta ez dituzuela erabiltzen ez zaizkizuelako gustatzen edo zaharkituta geratu direlako. Baina, ba al dakizue eraldatu eta bigarren bizitza bat emateko aukera dagoela berriak erosi beharrean?

Azpeitiko Ekoetxean esperientzia bat antolatu duteĀ  familientzat, 6 urtetik gorakoentzat, igande honetarako, apirilak 14 (10:30-12:30). Aprobetxatu aukera hau kontsumo kontzienteagoa eta iraunkorragoa eginez aldaketaren parte izateko. Ezagutu zure gauzak berritzearen plazera gure ingurunea zaintzen duzun bitartean!

Izena emateko esteka honetan.