Badator Euskaraldia: ikastolan izen-ematea irekita!

6 martxoa , 2025 | Oharrak

Mezu honekin batera Azpeitiko Ikastola Ikasberri koop.e.-k entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki dugula adierazi nahi dizuegu. 

Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da. 

Laugarren edizioa izango da hau, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. 

Entitate moduan, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste dugunez, guk ere parte hartzeko konpromisoa hartu dugu. 

Nola hartuko dugu parte?

  • Kideoi Euskaraldiaren berri emanez, eta, euskara ulertzen duzuenoi ahobizi eta belarriprest izateko deia eginez.
  • Ariketa ondo egiteko eta rolean eroso egoteko prestakuntza tresnak aztertuz eta zuekin partekatuz
  • Ariketan parte hartzen ari garela ikusgarri eginez (inguruko pertsonei egiten ari garenaren berri eman, espazioak apaindu, ariketa egunetan txapak janzteko deia egin, eta abar.)

Aurten norbanakoen izen ematea sustatzeko, berrikuntza batekin dator Euskaraldia: Azpeitiko Ikastola Ikasberri koop.e.-k, Euskaraldian parte hartuko duen entitate moduan, berak kudeatuko ahal izango du bai izen ematea, baita entitatean izena eman duten norbanakoen txapa banaketa ere. Horretarako, hemen duzue izena emateko esteka (mugikor bidez ere laister iritsiko zaizu).

Laister helaraziko dizuegu informazio gehiago, elkarrekin Euskaraldian parte hartuz, hizkuntza ohituretan jauzi bat egin eta euskararen erabilera handitu dezagun. 

Elkar mugituz egingo dugu!

Aldez aurretik eskerrik asko!