Badator “Hitz eta Jolas” egitasmoa!!

13 azaroa , 2025 | Oharrak

Ikastolen Elkarteak martxan jarri duen Hitz eta Jolas egitasmoak euskarazko album ilustratuak, jolas produktuak eta komikiak biltzen ditu, eta helburu nagusia euskaraz jolasteko eta irakurtzeko plazerra sustatzea da.

Eskaintza osoa jasotzen duen katalogoa jarraian duzue ikusgai estekan.

Eskuratzeko DA! Durangoko azokan jasotzeko aukera egongo da.

  • Eskaera egiteko galdetegi hau bete eta abenduaren 5etik 8ra DA! Durangoko azokako Artekale 64 IKASTOLAK stand-ean jasoko litzateke.
  • Ordainketa bertan egingo da. 
  • Eskaerak egiteko epea azaroaren 26 arte izango da.

Animatu eta parte hartu!