Badator Korrika!

28 otsaila , 2024 | Oharrak

Badator bultzaka 23. KORRIKA. Euskal Herri osoan motorrak berotzen ari gara eta Ikastolan ere gure lanketa martxan da. Datorren hiru astetan Korrikaren inguruan arituko gara dena prest egon dadin Azpeititik igarotzen denerako (martxoak 20ko egunsentian).

Euskara guztiona da, eta, beraz, Korrika ere bai. Horregatik, denon parte hartzea beharrezkoa da.

Ibilbideari buruzko xehetasunak jakiteko kontsultatu diptikoak hizkuntza desberdinetan (euskarazgaztelerazurduerazarabierazportugesez eta ukranieraz) eta ikus bideoa. Bestetik, ikusgai duzue Korrikaren bideoklipa.

Gainera, korrikaren eguna iritsi aurretik, girotzeko hainbat ekintza burutuko ditugu ikastolan.

Horietan lehena Korrikarekin zerikusia duen murala osatzea izango da. Muralaren osaketa mailaz maila egingo da eta maila bakoitzak bere leloa sortuko du.

Murala osatzeko prozeduran maila bakoitzetik ordezkari bat jaitsiko da ikastolako sarrerara testigua eskuz esku pasa eta muralari hasiera emateko. HHkoek euren leloa jarriko dute, testigua eurek hartuz.

Azkenik, girotze lanetarako beste ariketa batera gonbidatzen zaituztegu: KORRIKAREN ALDEKO ARGAZKI BILDUMA ERRALDOIA OSATZEA. Horretarako hona pausoak:

1/ datorren astean zehar ikasleek etxera eramango duten 23. Korrikako logoa margotu familian.

2/ familiako argazkia atera logoarekin nahi den kokalekuan.

3/ argazkia komunikazioa@azpeitikoikastola.eus helbidera bidali.

Bilduma osatzen doan heinean Ikastolaren orrialde honetan izango da ikusgai.