Badatoz Olentzero eta Mari Domingi!
Abenduaren 19an, ostiralean, Olentzero eta Mari Domingi izango ditugu bisitan ikastolan. Egun berezia izango da, eta honako egitaraua eta oharrak jakinarazten dizkizuegu:
Goizeko egitaraua
- Ikasle guztiek hainbat ekintzetan parte hartuko dute: suaren ekitaldia, Gabon Kanta emanaldiak eta hamaiketakoa.
Arratsaldeko egitaraua
- 15:00 – Olazko monjei agurra Lehen Hezkuntzako ikasleen eskutik.
- 15:30 – Olentzero eta Mari Domingiri agurra ikastolako atarian. LH 4. mailako ikasleek aurreskua dantzatuko diete.
- Ondoren – HH 3tik LH 3ra bitarteko ikasleek Olentzero eta Mari Domingirekin elkarrizketa izango dute Erabilera Anitzeko Gelan.
- 17:00 – Txokolatada guztientzat.
Ohar garrantzitsuak
1) Gurasoentzat kokagunea
Atarian gurasoentzako prestatutako kokagune zehatza errespetatzea eskatzen da.
2) HH 3-6ko gurasoak
- 15:00etarako umeak gelara ekarri.
- 17:00etan umeak Aretotik jaso.
3) Baserritar jantzia
- HH 3tik LH 6ra bitarteko ikasleek (LH 3 izan ezik) arratsaldez baserritar jantzita etorri behar dute.
4) Ttuntturro jantzia
- LH 3ko ikasleek ttuntturro jantzita etorri behar dute.
