Baserritar jantzien dohaintza eskaera eta eskertza
20 abendua , 2024 | OharrakIkastolatik baserritar jantzien dohaintza egiteko eskaera luzatu nahi dizuegu. Egitasmo honen helburua da haur guztiek eskuragarri izatea jantzi horiek, behar dituzten uneetan, hala nola ikastolako ospakizunetan edo herriko jaietan.
Zuen etxean erabiltzen ez dituzuen baserritar jantziak badituzue (gonak, alkandorak, abarkak, zapiak, etab.), eskertuko genuke ikastolara ekartzea.
Halaber, aprobetxatu nahi dugu urteetan Olentzero eta Mari Domingiren festa antolatzen lagundu duten guztiei (guraso ohi, guraso, langile eta herritarrei) eskerrak emateko. Zuen inplikazioari eta lanari esker, festa horiek haur eta heldu guztiontzat berezi eta gogoangarriak bihurtu dira. Eskerrik asko bihotzez!