Batuz Aldatu, euskararen etorkizuna guztion esku: itun berriaren aurkezpena
Irailaren 26an, Hizkuntzen Europako Egunean, Ikastolen Elkartea beste ehun eragilerekin batera batu zen Donostian, Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako ekitaldian. Bertan aurkeztu zen Batuz Aldatu izeneko proposamena (dokumentua irakurtzeko aukera hemen), hizkuntza-politiken arloko itun soziopolitiko berri baterako oinarria izango dena.
Euskararen normalizazio prozesua gelditzeko arriskuan dago, eta euskal hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan murgilduta dago. Hori dela eta, gizarte osoaren inplikazioa behar da hizkuntza-politiketan jauzi sendo bat egiteko, euskararen biziraupena eta etorkizuna bermatzeko.
Ikastolen Elkarteak bat egin du proposamen honekin, euskarazko hezkuntzaren eta hizkuntza-eskubideen aldeko konpromiso osoz. Gurasook ere funtsezko zeregina duzue bide honetan: euskaraz bizitzeko hautua eginez eta euskararen aldeko aldaketa soziala bultzatuz.
Euskara biziberritzeko garaia da. Batuz, alda dezagun.
