Bigarren guraso bilerak martxoan eta apirilean zehar

18 martxoa , 2026 | Oharrak

Martxoan eta apirilean zehar geletako bilerak ospatuko dira (ikusi beheko taula). Bilera hauen helburua ikasturtearen bilakaera elkarrekin modu koordinatuan baloratu eta gelako funtzionamenduaz, helburuez eta bestelako gai interesgarriez hitz egitea da.

Guraso Ordezkarien bilera izango da lehenik, geletako bileretan landu beharreko gaiak prestatzeko. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu bere lana bukatzen duten Guraso Ordezkari guztiei. Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da Ikastolako eguneroko jardunean.

Kontuan hartzekoak:

1/ DBH 2. mailan ez da bilerarik izango, lehenago ospatu zelako.

2/Bilera guztiak 19:00etan izango dira. HH 3 eta HH4 mailakoak, berriz, 18:00etan.

3/ Ikastolako sarreran egongo dira kokalekuak zehaztuta.

Eskerrik asko zuen lankidetzagatik eta parte-hartzeagatik. Zuen presentzia eta inplikazioa funtsezkoak dira gure komunitatearen kohesiorako eta haur eta nerabeen hezkuntza prozesurako.