DBH 3. mailakoen janari bilketa (Ekainak 12ra arte)
Gizarte Zientzietako ikasgaian globalizazioak munduan sortzen dituen aberastasun-desberdintasunak aztertu ondoren, DBH 3. mailako ikasleek ikasitakoa ekintzara eramatea erabaki dute.
Horretarako, Koldo Aldalurrek, Ikastolaren Lagunak elkartearen bidez, Lesboseko errefuxiatuek bizi duten errealitatea eta Zaporeak GKEak bertan egiten duen lan eredugarria ezagutarazi dizkie. Hitzaldi horrek hausnarketarako aukera eman die ikasleei, eta, aldi berean, elkartasunez jokatzeko gogoa piztu die.
Horren ondorioz, janari bilketa solidarioa antolatu dute, Lesbosen dauden errefuxiatuei laguntzeko.
Noiz arte? Ekainaren 12ra arte.
Non? Ikastolako idazkaritzaren aurrean dagoen jasotze puntuan.
Bilduko diren produktuak: pasta, lekale lehorrak, kontserbak, olioa eta iraupen luzeko elikagaiak.
Familia guztiei ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ekarpen txiki bakoitzak laguntza handia izan daiteke egoera zailean dauden pertsonentzat.
Eskerrik asko zuen elkartasunagatik eta laguntzagatik.
💙 Elkartasuna ekintzen bidez eraikitzen da!
