Ekar ezazu zure ukitu goxoa festara!
Gertu daukagu urteko egun berezienetako bat: ikastolako festa! (ekainak 13) Giro alaia, jolasak, musika eta elkartzeko aukera paregabea izango dugu guztiontzat.
Festa are goxoagoa izan dadin, ikastolako komunitateko kide guztiei bizkotxo, tarta edo beste edozein etxean egindako gozoki ekartzera animatu nahi zaituztegu. Guztion ekarpen txikiak, festa handi bihurtzen lagunduko du!
🍰 Noiz ekarri?
Festa egunean bertan, ikastolan prestatutako mahaian utzi ahal izango dira.
🍪 Nolakoa izan daiteke?
Etxean egindako bizkotxo xume bat, galletak, tarta berezi bat… Zuen sormenari ateak zabalik!
Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik eta parte hartzeagatik. Elkarrekin ospatzea da politena!
💚 Zatoz eta parte hartu, gozatu eta partekatu!
Ikastolako Festa Batzordea