Ekoetxea: eraldatu hondakinak arte bihurtuz (apirilak 6)
Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zer gertatzen den edukiontzi horian ontzi bat utzi ondoren? Orain bertatik bertara ezagutu dezakezu Azpeitiko Ekoetxean birziklapen, berrerabilpen eta sormen esperientzia paregabearekin.
Igandea 04/06
10:00 – 12:00
Publikoa: Helduak
Esperientzia honetan erdi industrialak diren makinen bitartez plastikoa birziklatzen ikasiko duzu eta diseinu paregabe bihurtuko dituzu.
Zer egingo dugu?
Plastikoaren eta ekonomia zirkularraren eraginari buruz hausnartuko dugu.
Injekzio-makinen bidez birziklatzeko prozesua ezagutuko dugu.
Plastiko birziklatuarekin geure diseinuak sortuko ditugu: botoiak, mosketoiak…
Sormena bultzatuko dugu mundu iraunkorrago bati laguntzen diogun bitartean!
Ez ahaztu irudimena eta berritzeko gogoa ekartzea. Zure zain gaude!
Izen-ematea ondorengo estekan.